Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Kaixo guztioi, gaur IKT-ko klase praktikoan interneten muralak egiteko plataformak ikertu eta erabili ditugu, etorkizunean baliagarriak izango direnak. Nik lehendik hau egiteko ezagutzen nuen plataforma GLOGSTER zen doainik zelako, baina gaur egun hori erabiltzeko ordaindu behar denez erabiltzen utzi nuen. 
Gaur erakutsi diguten plataforma PADLET izena du, eta GLOGSTER bezala, argazkiak, testuak, bideoak eta musika jartzeko muralak egiteko balio du. Oso erraza da erabiltzen, egitura oso sinplea duelako; lehenik eta behin mural huts bat agertzen da zuk nahi duzun erara betetzeko edo moldatzeko. 
Gero irakasleak, plataforma honen bidez mural bat egiteko eskatu digu, eta oso erraza denez erabiltzen denbora gutxitan egin dugu. Nire gai gustokoena futbola denez, gai honi buruz egin dut nire PADLET-eko murala. Hemen usten dizuet helbidea ikusi nahi baduzue:


 Azkenik, AUDACITY programa ikertzen eta erabiltzen ikasten egon gara. Software honek musika moldatzeko edo abestiak nahasteko eta ahotsak grabatzeko balio du. Honek erabiltzen ikasten asko kostatu zaigu oso konplexua delako eta gehienei ez zaie grabatutako musika ondo atera. Programa honek ondo erabiltzen jakiteko denbora asko behar da erabiltzen ikasten.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina