Gaurko klasean, irakasleak Copyright-ei buruz hitz egin digu, eta esan digun web helbideari esker Blogari Copyright-a eta autore eskubideak jarri ahal izan diot.
Horretaz aparte bloga beste web helbide batzuekin lotu ditugu ikusleak nahi izanez gero beste blog batzuk ikusi dezaten eta Copyright-aren sinboloa jarri diogu blog bakoitzari.
Gero argazkiak edo irudiak moldeatzeko edo eraldatzeko aplikazioak eta web guneak azaldu digu. Lehenengo GIMP erabiltzen azaldu digu, baina nik GIMP-a Batxilergoan erabiltzen irakatsi zidaten informatika klaseetarako, horregatik ez ditut izan zailtasunik azaltzen ari zena luertzeko eta egiteko.
Azaldutako webguneak, berriz, ez nituen ezagutzen eta ondo moldeatu nahiz hauen funtzionamenduak eta erabilerak ulertzen eta praktikatzen.
Azkenean talde bakoitzako bi pertsona kanpora joan dira argazkiak egitera irakasleak esan duen gaiari buruz, adibidez, nire taldeari tokatu zaion gaia abiadura izan da. Gero argazkiak pantaila handian ikusi ditugu eta talde bakoitzak azaldu du zergatik erlazionatzen zuen bere argazkiak tokatu zaion gaiarekin.
Ariketa honekin irakasleak kameraren planoak eta argitasun fatoreak azaldu dizkigu, moduloko lanean baliozkoak izango direnak.


