Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Gaur IKT-ko klase praktikoan, lehenik eta behin klaseak emateko oso baliagarriak diren programak eta plataformak ikusi ditugu. 
Hauetatik erakutsi diguten lehenengo programa ARDORA izan da, nahiz eta oso zaila den erabiltzen gutxienez euskaraz dago. 
Erakutsi diguten beste plataforma bat EDUCAPLAY izan da. Honetan ariketa pila bat daude ikasleekin ikasgaiak emateko eta modu dibertigarriago eta motibagarriago batean klaseak emateko, gaur egungo ikasleek arreta handiago jartzen diotelako goi-teknologiekin emandako azalpenei. Erakutsi diguten azken plataforma JCLICK izena du eta niretzat erabiltzeko errazena eta sinpleena iruditu zait.
Plataforma hauek ikertu eta gero, komikiak eta ipuinak egiteko webguneak erakutsi digute, hauetatik aipagarriena STORYBIRD webgunea izan da, eta honekin bakoitzak ipuin bet sortu du. Plataforma honek duen akatz bakarra ezin dela nahi duzun argazki guztiak erabili,  bakarrak hautatzen den gaietaz. Hemen usten dizuet web honen bitartez nik sortutako ipuina.

https://storybird.com/chapters/dragoi-beldurtia/?token=6s3w6t3rhm 

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Kaixo guztioi, gaur IKT-ko klase praktikoan interneten muralak egiteko plataformak ikertu eta erabili ditugu, etorkizunean baliagarriak izango direnak. Nik lehendik hau egiteko ezagutzen nuen plataforma GLOGSTER zen doainik zelako, baina gaur egun hori erabiltzeko ordaindu behar denez erabiltzen utzi nuen. 
Gaur erakutsi diguten plataforma PADLET izena du, eta GLOGSTER bezala, argazkiak, testuak, bideoak eta musika jartzeko muralak egiteko balio du. Oso erraza da erabiltzen, egitura oso sinplea duelako; lehenik eta behin mural huts bat agertzen da zuk nahi duzun erara betetzeko edo moldatzeko. 
Gero irakasleak, plataforma honen bidez mural bat egiteko eskatu digu, eta oso erraza denez erabiltzen denbora gutxitan egin dugu. Nire gai gustokoena futbola denez, gai honi buruz egin dut nire PADLET-eko murala. Hemen usten dizuet helbidea ikusi nahi baduzue:


 Azkenik, AUDACITY programa ikertzen eta erabiltzen ikasten egon gara. Software honek musika moldatzeko edo abestiak nahasteko eta ahotsak grabatzeko balio du. Honek erabiltzen ikasten asko kostatu zaigu oso konplexua delako eta gehienei ez zaie grabatutako musika ondo atera. Programa honek ondo erabiltzen jakiteko denbora asko behar da erabiltzen ikasten.

 

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Azaroak, 12

Gaur IKT-ko irakasgaian, lehenengo eta behin Bibliografiak egiteko arauak eta pautak azaldu dizkigu irakasleak, modulo lanerako lagungarria izan direnak.

Gero Word-aren baliabide eta errrekurtso batzuk azaldu dizkigu gure idazlanetan erabili ahal ditugunak eta lana azkarrago eta estrukturatuago egiteko balio digutenak.

Gero interneteko markadoreen funtzioa eta erabilera azaldu digu eta Delicious webgunearen bitartez gure markadoreak jarri ditugu web horretako kontu batean.

Azkenean bideo batzuk jarri dizkigu eta aztertu beahr izan dugu ze errekurtso erabili dute soinua eta irudiaren inguruan, adibidez, planoaren zoom-a edo bolumen aldaketak musika eta hizketarien artean. Hauek modulo laneko bideoa egiteko argibideak eman digute, hobeto ateratzeko eta antolatuago egiteko.