Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Kaixo guztioi, gaur IKT-ko klase praktikoan mobilaren bidez erabili dezakegun programa edo baliabide batzuk erakutsi digute, hala nola, QR kodigoa (eskumaldean dagoen sinboloa). Mobilaren kamera erabiliz kodigo hau enfokatzean, kodigo honen webgunera bidaltzen gaitu mobilaren internetarekin. Blog honetako QR kodigoa egiteko UNITAG website-a erabili dugu, haue sortzeko plataforma baita, eta zure kodigoa nahi duzun erara moldatu edo eraiki ahal duzu; nik adibidez, blogger-en sinboloa jarri diot erdian eta laranja kolorean jarri dut.
Azkenean EASEL.LY plataformaren bitartez poster edo mural bat sortu dugu, hona hemen nik egindako murala.



2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Kaixo guztioi, pasaden astean modulo astea zela eta ezin izan nuen Blog honek eguneratu, oso lanpetuta egon nintzelako lanaren grabaketarekin.
Gaur IKT-ko klase praktikoan ikasleentzako ariketak sortzeko plataforma erakutsi digute, HOT POTATOES izenekoa. Programa hau azaldu eta gero honekin ariketa bat sortzeko eskatu digu irakasleak eta nire lankidearekin animaliak erlazionatzeko ariketa bat sortu dugu Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako bideratua.





Gero komikiak egiteko plataformak erakutsi digute, hala nola, GOANIMATE eta PIXTON. Lehenengoa erabiltzeko ordaindu beharra dago baina PIXTON froga epe bat du doainik erabiltzeko, orduan hau erabiltzen egon gara, nola funtzionatzen duen jakiteko. Horrela lankidearekin komiki bat sortu dugu eta hemen usten dizuet helbide ikusi nahi baduzue.

http://www.pixton.com/es/comic/g8m9i8cr

 Atsedena eta gero, testuak igotzeko plataformekin egon gara, batez ere, ISSU plataforma ikertzen dohainik delako. Hau egiteko erakutsi diguten beste plataforma bat CALAMEO izenekoa izan da, ISSU-ren antzekoa.
Azkenik, kasko eta mikrofonoarekin grabatzeko programak erakutsi digute, eta hauekin frogak egin ditugu. Nire ustez erabilitako programen hoberena GOEAR izan da, oso sinplea delako eta erabiltzeko erraztasun handia dago.