Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Gaur IKT-ko klase praktikoan, lehenik eta behin klaseak emateko oso baliagarriak diren programak eta plataformak ikusi ditugu. 
Hauetatik erakutsi diguten lehenengo programa ARDORA izan da, nahiz eta oso zaila den erabiltzen gutxienez euskaraz dago. 
Erakutsi diguten beste plataforma bat EDUCAPLAY izan da. Honetan ariketa pila bat daude ikasleekin ikasgaiak emateko eta modu dibertigarriago eta motibagarriago batean klaseak emateko, gaur egungo ikasleek arreta handiago jartzen diotelako goi-teknologiekin emandako azalpenei. Erakutsi diguten azken plataforma JCLICK izena du eta niretzat erabiltzeko errazena eta sinpleena iruditu zait.
Plataforma hauek ikertu eta gero, komikiak eta ipuinak egiteko webguneak erakutsi digute, hauetatik aipagarriena STORYBIRD webgunea izan da, eta honekin bakoitzak ipuin bet sortu du. Plataforma honek duen akatz bakarra ezin dela nahi duzun argazki guztiak erabili,  bakarrak hautatzen den gaietaz. Hemen usten dizuet web honen bitartez nik sortutako ipuina.

https://storybird.com/chapters/dragoi-beldurtia/?token=6s3w6t3rhm 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina